Euskal hiztunak nahi ditu gau eskolak bere ikasleekin jokoan aritzeko astiri batez. Hortarako, trago bat eskainia izanen da hurbiltzen den orori. Jokoan aritzeko plazerraz bestalde, ikasten ari direnen ezagutza egitea eta bonusean memento goxo baten igaitea dira hitzemanak beraz. Hona gau eskolaren gomita:
« Abenduaren 12an, Donapaleuko La Paix jatetxean, gaueko 7etatik goiti, joko gaualdi bat euskaraz antolatzen dugu. Deneri zabalik da (Xiberoko gau eskolako ikasle batzuek ere parte hartuko dute)
Helburua da jokoen bidez euskaraz mintzatzea eta klasean ikasi duguna erabiltzea. Izan ere, hizkuntzaren praktikatzeak eragin handia du ikasprozesuan.
Pertsonaren euskara mailaren araberakoa jokoak izanen dira iniziazioko ikasleek ere parte har dezaten (dena den, laguntzeko hor izanen gira).
Astearteko klaseek, Jojo eta Sandrarekin direnek, kurtsorik ez dute ukanen. Kurtsoa ez da ezeztatua bainan joko gaualdian parte hartuko dute. »
Abendoan bi joko gaualdi, euskaraz gozatzeko !
Euskal Hirigune Elkargoak, AEK eta Amikuzeko Zabalik elkarteekin partaidetzan, bi joko gaualdi antolatzen ditu.
- Abenduaren 7an, Beskoitzeko Xirritan gelan, 20.00etarik aitzina
- Abenduaren 12an, Donapauleko La Paix jatetxean, 19.00etarik aitzina.
Euskararen ikasteko prozesuan, hizkuntzaren praktikatzeak eragin handia du. Behar honi ihardesteko, Euskal Elkargoak, euskalgintzarekin partaidetzan, joko gaualdiak antolatzen ditu : euskararen praktikatzeko hitzordu horiek, AEKko ikasleak eta euskaldun zaharrak nahasi nahi dituzte, memento goxo baten pasatzeko asmoz, joko batzuen bidez, euskaraz mintzatzeko parada eskainiz.
AEKko ikasleak hor izanen dira, ea beste hainbeste euskaldun motibatzen diren hauekin bi irri eta lau solas ukaiteko…
Ezin komenta gehio.