2023/08/04tik 2023/11/04era Donapaleuko BIDEAK gunean LOrALDIA erakusketa ikusgai izanen da. Erakusketa honek ikustera emaiten du NAFARROAko erresuma bere ttipienean zelarik eta Baxenabarreko lurraldera hertsatua, nonbait 1523tik 1620ra, sekulako biziberritze kultural, espiritual eta administratiboa ezagutu zuela, bereziki Katalina, Margarita eta Joana bere erreginen eraginez.
Erakusketa honen muina NABARRALDE fundazioak eta Hernani Errotzen elkarteek moldatu zuten 2020ko urriaren 03ko Doanapaleun antolatu jardunaldietan. Egun horretan Zabalik elkartearekin, 1620ko ediktuaren eraginaz NAFARROAko erresumaren instituzioen ezabatzea aztertua izan zen. 400. urteburukari, ikerlari desberdinek beren ekarpenak egin zituzten eta ondotik orduko aktak liburu batean argitaratuak izan dira.
Jarraian, hiru eragileek, beren erakusketa osatu dute Irisarriko Ospitalea zentroaren laguntzarekin, bereziki NAFARROAko erresumaren frisia historiko oso bat eraikiz, eta Donapaleuko hiri zaharraren bisita gidatuaren bideo bat KANALDUDE telebistarekin moldatuz.
Joan den neguan Oloronen (Biarnoa) izanik, Doonapaleun dugu berriz ere, bere osoenean, 1523ko estatu nagusien 500. urteburukari antolatzen den 2023/09/09ko pesta egunaren osagarri (ikus horri buruz datxikon artikulua).
Erakusketaren ondoan, konferentziak eta bisita gidatuak antolatuko dira :
- agorrilaren 17an, arratseko 8ak30etan, Jean Claude MAILHARINek Pierra LOSTAL edo erresistitzen duen Nafarroa konferentzia eskainiko digu (Bideak gunean),
- buruilaren 30ean, goizeko 10etan, Aritz IBARRAk GASTEIZ 1200, defentsa amaigabea komikia aurkeztuko digu (mediatekan),
- antolatzen ari dira zineman euskal filmen ziklo bat eta mediatekan Nafarroako historia eta literaturaz txoko bat izaten ari da,
- bisita gidatuentzat Bideak gunera deitu behar da zuzenean (06.70.62.68.41).
Ezin komenta gehio.