Joan den 2013ko azaroaren 1ean, bertsu afaria izan genuen Pinkenia ostatuan, Maialen Lujanbio eta Jon Maiarekin. 80 afaltiar bildu ginen eta giroa polliki-polliki berotzen ari zen. Halako batean, Xan Alkatek gai hau ekarri zuen : « matematika irakasle bat bada gela huntan, atzemazue ». Lehenago, ariketa bertsuan ezarriak zituen, orduan pilotari baten bila. Ez zuten asmatu, indize bakarra izan baitzuten eskueri so egin beharko zela, baina han laborari zenbait izanki, denek esku eta hatz makurrak zituzten, nola bereiz pilotaria beraz ?!
Oraingoan, Jon Maiak aski fite aurkitzen du nor bilatu behar zen, eta publikotik giroa grado bat gehiago berotu zen. Maialenek behin goizegi atzeman duela erraten badio ere, aurkitzen dute beti hari bat segitzeko, noiz eta Maialenek salatzen duen, matematika erakasleak, matematikari baino gasnegile dituela bere ikasleak. Behatzaileak hautemaiten dira irriz lehertzen, esku-zartak danbaka. Nolazpait, asmatu zuten gure bertsolariek, eta oroitzapenak atxikiko du bertsu afari hori gure gogoetan itzaturik.
Ezin komenta gehio.