Eneko Gorri, Miarritzeko euskara teknikariak, asteroko iritzi artikulu bat atxikitzen du BERRIA egunkarian. Azken huntan 2015 urteko harat-hunateri buruz mintzo zaigu, hizkuntzari doakionaz. Eurokartaren koadroan sartzeko n-garren hilortzeaz ari zaigu. Babes legalaren eskasak euskara buluzgorri ezartzen baitauku egunerokoan alabaina. Gure borondatea gelditzen da berotasun doi bat ekartzeko mihieri. Baina iritzi emaileak badaki hau egunetik biharamunera deuseztatzen ahal diren borondate onak baizik direla.
Hona bere hitzetan artikuluaren pasarte hau : « (…) Baina Ipar Euskal Herrian erronka ez da euskararen «babestea», biziberritzea salbu. Eta nahi ala ez, borondate onaren gainean oinarritua izanki, ezagupen legal gabeko politika publikoak beti iritsiko dira haien mugara. Legerik gabe ere asko aitzina gaitezkeela diotenak egia ezkutatzen duen formula baten gibelean gordetzen dira. Azken batean, koadrorik gabe, toleratuak besterik ez garelako. Ilegalak? Ez arras; okerrago: alegalak. »
Alegalak ! Gogora ekartzen dauku, Amikuzeko ikastola berria babes legalaren pean eraikitzeko eraman trahola horietarik batean, behin, tokiko eta urrunagoko hautetsi mota guziak tokira ekarrarazi genituela, lekuan berean ohar zitezen eraikuntza berriaren behar-gorriaz.
Nicole Péry, orduko deputatu sozialixtak zuen formula bota : ikastola berria eraikitzeko prestatzen ari den muntaia ez da ilegala, alegala baizik !
Ilegala izanen zen, bistan da, diru publikoa ezarri baitzen eraikin berrian, baina egin da halere. Alegalki. Eufemismoa erabiltzearren.
Ez gaitu legala egin afera honek, irabazi duguna, ikastola berri bat eta legal ixtorioetan i-tik a-ra pasatzea. Ez da guti! Ez da aski ere!
Eneko Gorriren artikulu osoa hemen klikatuz aurkituko duzu.
Ezin komenta gehio.