2024/03/15ean goizean goizik pasatu da Korrika Amikuzen. Hona hemen Amikuzeko kilometroen zerrenda lekuko eramaileen izenekin.
Gauez-gaueko freskuran lasterka ibili ondoan, salda bero bat eskainia izan da deneri Donapaleuko merkatu estalian.
Bestalde, hainbat animazio burutu dira aurtengo Korrika kari.
KANTU BAZKARIA
Hasteko Kantu bazkaria martxoaren 2an, Gabadiko gelan Zabalikek antolaturik. 70 bat lagun bildu ginen eta arratsalde apala arte kantuz erauntsi. Aurtengo edizioan 54 kantu eman ziren. Aitzineko errekorra 71 kantutan zen, baina aurtengoan jendeak elaka artzeko beharra bazuen eta aperitifa denbora hortako hartu zen. Aldiz, jarri orduko, kantua kantuaren ondotik. Ez beti halere, ezen, Zabalik koziner team inprobisatuak ahotik ezin utzizko bazkaria prestatua baitzuen : barazki salda hautua, lukinka eta xingarra dilistekin, gasna Xibraltarreko Kattinena eta bixkotxa Donapaleu Mendivetik. Apairu ezinago xinplea, baina zein ona. Biba sukaldariak !
Belaunaldi guzietarik baginen, eta zinez kantuz artzea maite duenak, zorionaren gailurrera heltzeko ekai guziak hor atzeman zituen !
KORRIKA TTIPI
JOKO ATSASKARI ARRATSALDEA
DANTZA IKUSGARRIA
Martxoaren 23an, ibiakoitz arratsaldeko 5etan, Aiziritzeko gelan, Amikuzeko ikastolak antolaturik.
* Arratsaldeko 5etan, Burgaintziren ikusgarria : OREKAN (45 urteenkari sortua)
* 6etan, Elgar Oinkaren ikusgarria : EO! (Hazparneko taldearen 50 urteen kari sortua Lagunarte konpainiarekin)
* Ondotik, mutxikoak, jateko eta edateko!
Zatozte momentu goxo baten pasatzera Korrika eta udaberriaren heltzea ospatzeko!
Amikuzeko Ikastolaren alde – Sartzea 12 €/eusko
Jin gustian!
MAPA ARGIZTATUA
Nun dabil Korrika egunez-egun ? Horra denek egiten zuten galdera sukartsua Korrika dabilen 11 egunetan!
Donapaleuko Kenedi ostatu saihetseko herriko etxeko bitrinan ikusi ahal izan zen mapa argiztatu bat, zeintan eguerdi guziz Korrika noraino heldua den markatua zen.
Ikus eta sinets !
Ezin komenta gehio.