Aurtengo Amikuzeko Libertimendua, 2022ko otsailaren 13an Donapaleu zentrora itzuli da ! Jaz, neurri sanitarioen debekuak eta jendarmeen presentzia permanenteak, mendira bultzatu zituzten dantzari eta zirtzilak. Soihartze kaskoan ospatu ahal izan zuten ihauteria azken finean, leku eta giro zoragarri batean.
Aurten berriz herri erdira jautsi dira, udaberriaren etorrera ospatzera. Jendalde ikaragarria hurbildu da, horrek berak erakusten baitu zenbatekoa den elgarrekin izaitearen egarria. Irri eta dantza egiteko, aire freskoa eta eguzki printzen gozatzeko, elearen eta sinoen liturgia gauzatzeko…
Hona hemen egunaldian barna bildu argazki zonbait.
Ezin komenta gehio.