Otsailaren 21ean, Ainhoa Intxaurrandietak jendea harriturik utzi zuen. Posible dela horrelako gertakari desleial eta ilunen kateatzea, posible dela diruaren legeak jendearen eta interes publikoaren kontra hain tematuki aritzea, dena axaleko diskurtso demokratez beztiturik, posible dela indar gorde bat izaitea, politika eta instituzioak eta demokrazia errepresentatiboa bere aldera makurtzen duena, diseinu ilunenen inposatzeko, edozein izanik pagarazi behar prezioa, sosez, presio bidegabez, baina ere osagarriz…
Hemen dituzue, hitzaldi bukaeran, Ainhoarekin kurutzatu bi ele.
Ezin komenta gehio.