Hizlariak : Haizpea Abrisketa, Kontseiluan Hizkuntz eskubideen protokoloaren arduraduna eta Argitxu Etxandi, zuzenbide ikerlea.
Orohar gure hizkuntza ez da desagertzeko lanjerretik salbu. Egin, egiten dira gauzak, baina medikuak eritasunari dohakion erremedioa hautatzen duenean bezala, zein dira gaur egiten ditugun gauzetan placebo hutsak direnak eta zein osasunera itzultzeko balio luketen hizkuntz politikak ? Hitz batez erraiteko, gure hizkuntz eskubideak nola errespetatuak izan daitezke ? Hortaz mintzatzeko Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Haitzpea Abrisketa Urruñarra eta Zuzenbide ikerlea den Argitxu Etxandi Izpurarra gomitatu ditugu. Huna beren solasa zein izanen den :
Hizkuntza eskubideak oinarri hartuta Kontseiluak Europako 30 hizkuntza komunitateetako 120 eragile baino gehiagorekin batera 185 neurri biltzen dituen Protokolo bat osatu dute. Bertan hizkuntza gutxituetako hizkuntza komunitateek beren egoera irauli eta berdintasun egoerara heltzeko beharrezkoak diren neurriak zerrendatzen dira.
Solasaldi honetan protokoloaren aurkezpena eginen dugu baina batez ere protokoloak tresna bezela zoin balio dituen aztertuko dugu eta geroari begira ipar Euskal Herriko testuinguru berri huntan zoin aukera eta tresna behar dugun ausnartu nahi genuke hizkuntza eskubideen ikuspegitik. Nola hobetu dezakegu gure hizkuntzaren egoera hizkuntza eskubideen ikuspegitik? zein ekarpen jaso dezakegu hortik eragiteko?
Uste dugu Hizkuntza gutxitu batek bizirauteko tresna indartsu eta eraginkorrak behar dituela, hots, Hizkuntza politika integral batek soilik erantzungo diola egoerari. Eta horretarako ezinbestekoa dugu lehen bezela orain ere herri dinamika eraikitzaileak atxiki eta garatzea.
Ezin komenta gehio.