2024ko urri guzian, Donibane Garazi izanen da Nafarroako solasen hiriburu. Badakigu jada kontestazio posiblerik gabe Baxenabarreko kapitala izana dela eta dela oraino. Eta horregatik agian Zabalik elkartearen gana hurbildu dira garaztarrak, jazko urrian Donapaleun ikusirik erakusketa hau. Alabaina badugu denek zer ikas gure erresuma subiranoari buruz, hainbeste landu gabea utzi zaigu eta landu poxia guti erakutsia.
Zabalik elkarteak gomita onartu eta egitarau bat programatu dugu herriko etxearekin.
Erakusketa : Apezpikuen presondegian egonen da urriaren 2tik 31 arte. Bisitak libro, goizeko 11etarik 12ak30ak arte eta 2ak30etik 6ak30ak arte, egun guziz salbu asteartez.
Hitzaldiak : urriaren 12an, ibiakoitz goizeko 9ak30etan Donibane Garaziko herriko etxean
- Beñi Agirre historialariak Nafarroako erresumaren 10 menderen historia luze-zabalean kondatuko dauku.
- Aingeru Epaltza idazleak, Bernat Etxepare garaztar famatuenaren bizia eta obra aurkeztuko dauzkigu.
Zinema : Donibane Garaziko zineman bi filma izanen dira gaiaren inguruan : urriaren 4an, Akelarre eta urriaren 27an, Gartxot.
Mediateka : urri guzian, Nafarroako eta Nafarroari buruzko liburu, dokumentu, soinu eta filma hautaketa bat zuen aiduru dagoke.
Urrats bat gehiago gure historiaren ezagutzan eta gure nafartasunaz harro izaiteko bidean.
Ezin komenta gehio.