ZABALIK » cedric touzaa

« Euskaldun zaharrek ere egin behar dute ahalegina »
Euskararen erabilera. Cedric Touzaa. Angeluko ikastaro intentsiboetako ikaslea

«Euskaldun zaharrek ere egin behar dute ahalegina»

BERRIA

2022ko martxoak 27

Ekhi Erremundegi Beloki

Orain dela lauzpabost urte hasi zen Cedric Touzaa (Ilharre, Nafarroa Behera, 1991) euskara ikasten. Euskaltegietan hasi zen lehenik, eta Foruko (Bizkaia) eta Lazkaoko (Gipuzkoa) barnetegietan ibili zen tarte batez. Bestelako ikastaroetan aritu ondotik, AEKren prestakuntza intentsiboa segitzen ari da Angelun (Lapurdi), C1 maila lortzeko helburuarekin. «Lanagatik interesgarria zait euskara ikastea. Baina hori baino gehiago da: nire kultura da, ondarea; nahi dut menperatu ondare hori». Lapurdi kostaldean bizi da gaur egun, eta, egunerokoan, beti ez zaio erraza egiten euskaraz aritzeko espazioak atzematea.

Familiatik hasita. Etxekoekin euskaraz aritzeko dituen zailtasunen berri eman du. «Nire amaren hizkuntza euskara da, baina nirekin ez du hitz egiten», esplikatu du. «Euskara ikasten hasi nintzenetik, ez dut lortu familian mintzatzea. Amarekin harremana frantsesez egiten dut; barneko sentimenduak frantsesez ateratzen zaizkigu, hori baita gure oinarrizko hizkuntza. Entseatu izan naiz, bai noski, baina, bada blokeo bat… Nire amarentzat ere biziki bitxia da; ez da naturala». Neska lagunarekin, lagun batzuekin, lanean… ahal bezainbat baliatzen entseatzen dela kontatu du Touzaak. Bisita gidatuak eta tailerrak proposatzen ditu Donibane Lohizune eta Ziburun (Lapurdi), ondareari, arteari eta historiari buruz, eta horietako batzuk euskaraz egiteko aukera du gaur egun; «dena aitzinetik prestatu eta kasik gogoz ikasia», gaineratu du, irribarrez. «Lehen aldian beldur nuen; akatsei pentsatzen nuen», oroitu da, baina entzulearen arabera ere aldatzen dela azaldu du. «Ikastolakoekin errazagoa da, fite ulertzen baitute. Elebidunekoekin ez da bistakoa; zailtasun gehiago dute. Hitz sinpleenak ere azaldu behar izaten dizkiet batzuetan».

Sare baten beharra

Eta egunerokoan ere egiten du euskarazko espazioak bilatzeko esfortzua, baina «aukera gutxi» duela dio. «Badakit denda bat edo bestea pixka bat euskaldunak direla, baina ez da arrunta. Nahiz eta Hemen euskaraz badakigu pegatina izan, beti ez da naturala. Anitzetan, barnera sartu eta lehen hitza frantsesez egiten du dendariak. Irudipena dut auzoko euskaldunekin eta jende ezagunarekin bakarrik egiten dutela batzuek; ezezagunekin frantsesera jotzen dute».

Egunerokoan ez du estrategia berezirik euskara gehiago baliatzeko, baina beharra sentitzen du. Ikasgelatik kanpora euskara erabili ahal ez izatea «zaila» dela dio. Touzaaren hitzetan, «egiazko sare bat» falta da herrietan, egunerokoan «dena euskaraz» egin ahal izateko. «Badira tokiko dendak, baina horietan ezin da dena erosi, eta batzuetan produktu batzuk garestiak dira. Behar ditugu supermerkatuak osoki euskaraz; behar ditugu zinemak euskaraz, eta ez orain bezala film bat edo bi bakarrik, batzuetan; behar ditugu kirol elkarteak, futbola, boxeoa… euskaraz egiteko eta abar».

Eta euskaldun zaharrei begira ere badu eskaerarik. «Badira euskaldun zaharrak denetan, baina batzuetan horma bat bada parean. Zuzentzen zaituzte, baina batzuetan blokeatzen du; beti ari zara akatsei pentsatzen… Niretzat ez da naturala euskaraz aritzea. Lotsatia naiz, batzuetan akitua naiz, eta ez dut ahalegina egiteko gogorik, eta anitzetan ez dugu ber hizkuntza. Erabiltzen ditudan hitzak ez dituzte ulertzen; erraten didate ez dela horrela erraten». Uste du euskaldunek orokorrean «ildo komun bat» atxiki beharko luketela. «Euskaldun berriek ahaleginak egin behar ditugu, bai noski; baina euskaldun zaharrek ere bai»…